Salaketen kanala

Salaketen Kanala lehentasunezko bidea da ULMA Forja, S. Coop.ekin lan harremana edo harreman profesionala duten pertsonek arau hauste posibleei buruzko informazioak jakinarazi ahal izateko, Arau hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legean xedatutakoaren arabera.

Komunikazioak bide hauetako edozein erabiliz egin ahal izango dira:

A) Ondorengo estekaren bidez eskura dezakezun formularioa erabiliz https://whistleblowersoftware.com/secure/ULMAFORJA
B) Idatziz edo posta elektronikoz jakinarazpen bat bidaliz ULMA Forja, S. Coop.eko Compliance Batzordeari, helbide honetara: Zubillaga Auzoa, 3 – 20560 Oñati (Gipuzkoa) / canaldenuncias@ulmaforge.com.
C) Informatzaileak aldez aurretik identifikatutako bideetako batetik eskatuta, komunikazioa aurrez aurreko bilera baten bidez ere aurkeztu ahal izango da, gehienez ere zazpi eguneko epean.

ULMA Forja, S. Coop.eko compliance Batzordea arduratuko da komunikazioak izapidetzeaz. Compliance Batzordeko kideren bat salatutzat jotzen bada, salaketak zuzenean ULMA Taldeko Compliance Officerrari bidali ahal izango zaizkio (complianceofficer@ulma.com). Kooperatibako Compliance Batzordea arduratuko da komunikazioak izapidetzeaz.

Komunikazioak modu anonimoan egin daitezke, informatzaileak hala erabakitzen badu.