FORGED COMMITMENT

Kalitaterik handiena gure produktu forjatuetan

Gure produktuaren bikaintasunarekin konprometituta. Batzuetan estandarraz haratago doazen piezak. Neurrira diseinatuak eta kalitate eta autoeskakizun kontrol zorrotzenen pean fabrikatuak, akatsik gabe errendimendua eman dezaten, baita baldintza kaskarrenetan ere. Kasu askotan, pieza horien mende dago sistema oso baten funtzionamendu egokia.

Materialak

ULMA Forged Solutions erakundearen kezka nagusia da bere produktu forjatuen kalitatea.

Gure pieza forjatuak ekoizterako orduan eta industria askotako bezeroen beharrak asetzeko helburuarekin, material ugari erabiltzen ditugu. Gure bezeroek badakite ULMA rengan konfiantza izan dezaketela pieza forjatuak eta goi mailako materialez eta prezio lehiakorretan egindako beste pieza batzuk behar dituztenean.