Pribatutasun politika

Datuen
babesa

1. Tratamenduaren arduraduna

ULMA Forja, S. Coop., (aurrerantzean, ULMA Forged Solutions) Zubillaga auzoa, 3, 28, 20560 Oñati (Gipuzkoa)

2. Erabiltzailearen baimena

Web honetan dauden galdetegiak betetzean, erabiltzaileak kasu bakoitzean onartuko du galdetegi bakoitzean emandako datu pertsonalen tratamendua eta, horrela, zalantzarik gabeko baimena emango du bere datu pertsonalen tratamendurako.

Webguneak galdetegi hauek ditu datu pertsonalak biltzeko; erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendua baimendu ahal izango du berariaz kasu bakoitzean:

2.1 Harremana:

ULMA Forged Solutionsek jasotako datuak tratatuko ditu, Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko eta haien kontsultei edota iradokizunei erantzuna emateko. Datuak gorde egingo dira maila komertzialean, negozio mailan edota bezeroaren arretarako harremanen bat aktibo dagoen bitartean, eta harreman hori bukatu ondoren ULMA Forged Solutionsek bezeroaren datuak kenduko ditu.

2.2 Egin lan gurekin:

Datu pertsonalak ULMA Forged Solutionsek tratatuko ditu, izan daitezkeen harreman profesionalak errazteko, bai eta egungo eta etorkizuneko hautaketa prozesuetako parte hartzea kudeatzeko ere. Informazio gehiagorako sartu tratamendu hori arautzen duen datu pertsonalen babesari buruzko politikara.

2.3 Eskaintza bat eskatu:

ULMA Forged Solutionsek jasotako datuak tratatuko ditu, Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko eta haien kontsultei edota iradokizunei erantzuna emateko. Datuak gorde egingo dira maila komertzialean, negozio mailan edota bezeroaren arretarako harremanen bat aktibo dagoen bitartean, eta harreman hori bukatu ondoren ULMA Forged Solutionsek bezeroaren datuak kenduko ditu.

Erabiltzaileek hirugarrenen datu pertsonalak ematen badituzte, hirugarren horiei jakinaraziko diete beren datuak eman dituztela, eta beren datuak biltzen dituen fitxategi bat dagoela eta zertarako den fitxategi hori, bai eta dituzten eskubideak baliatu ditzaketela ere, ULMA Forged Solutions  tratamenduaren arduradun gisa identifikatuta.

2.4 Salaketa kanala

ULMA Forged Solutionsek formulario honen bidez erabiliko ditu jasotako datuak, erabiltzaileak bidali digun komunikazioa izapidetu, ikertu eta/edo ebazteko; eta, hala badagokio, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dizkio jasotako komunikazioa izapidetzean eguneratzeak.

Hitzezko komunikazio bat egin badu, hitzezko komunikazio hori dokumentatzeko grabatzen da eta/edo transkribatzen da, Informatzailea Babesteko Legean ezarritako betebeharrak betez.

Era berean, jasotako informazioei eta horiek eragin dituzten barne ikerketei buruzko datu pertsonalak “Datuen kontserbazioa” atalean adierazitako aldian gordeko dira, Informatzailea Babesteko Legea betetzeko helburuarekin.

3. Erabiltzailearen eskubideak

Erabiltzaile guztiek gauzatu ahal izango dituzte beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, baimena ezeztatzeko, datuen tratamenduari ezetz esateko, mugatzeko edota datuen eramangarritasuna eskatzeko dituzten eskubideak protecciondatos@ulmaforge.com helbidera idatziz; edo Komunikazio Sailera, helbide honetara: Zubillaga auzoa, 28, 20560 Oñati (Gipuzkoa).

4. Cookie Politika

ULMA Forged Solutionsek cookieak erabiltzen ditu. Cookie Politikan eskuratu dezakezu horren gaineko informazio guztia.

5. Pribatutasun politikako aldaketak

ULMA Forged Solutionsek zehatz-mehatz betetzen ditu datuen babeserako eta erabiltzaileen pribatutasunari lotuta aplikatu beharreko legeak. Horretarako, eskubidea dauka datu pertsonalen babesari buruzko politika honetako baldintzak edozein unetan eta aurretik abisatu beharrik gabe aldatzeko, alde bakarretik, eta arauen edozein aldaketatara edo Atariaren aurkezpeneko eta konfigurazioako edozein aldaketetara egokitzeko.

Webgune honetan egiten dituzun ekintzak ez agregatu eta analizatzea aukeratu dezakezu. Hori eginda zure pribatutasuna hobetuko da, baina gunearen jabeak ezingo du zure ekintzetatik ikasi, eta zuretzat eta beste erabiltzaileentzat esperientzia hobe bat sortu.