THE EXTRAORDINARY FORGE

Eskakizun handiko pieza eta osagai forjatuak fabrikatzeko partner baten bila dabiltzan bezero zorrotzentzako marka gara. Oil & Gas, aeroespaziala edo ontzigintza bezalako sektoreetan erabateko fidagarritasuna ziurtatzen duten piezak.

ULMA Forged Solutions, prestazio handiko BRIDA eta OSAGAI FORJATUEN fabrikazioan munduko liderra den enpresa kooperatiboa.

Nortzuk Gara

ULMA Forja, S. Coop., 1962 an sortu zenetik, mundu mailako espezifikazio tekniko handiko briden eta osagai forjatuen forjaketaren eta mekanizazioaren sektorean buru den eta ULMA Forged Solutions izen komertziala duen kooperatiba enpresa da. ULMA Forja, S. Coop. ULMA Taldeko kidea da. Talde hori Espainiako industria talde nagusietako bat da eta industriaren/ingeniaritzaren/teknologiaren sektorean 9 negozio ditu. 6000 langile baino gehiago ditu guztira, eta 1.050 milioi euro inguruko fakturazioa. ULMA Forja, S. Coop. enpresak lankidetza, partaidetza, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza balioen arabera garatzen du bere jarduera.

Bermea, segurtasuna, ekoizpen ahalmena, zerbitzua eta arintasuna ematen ditugu, eta ezinezkoa dirudiena ere eratzeko gai gara. Gure punta-puntako instalazioei eta kualifikazio handiko gure profesional taldeari esker, zehaztapen handiko brida eta osagai forjatu gehien eskaintzen ditugu. Gure produktu lerroak, kalitateari, produktibitateari eta fidagarritasunari dagokionez, gehieneko estandarrak aurreikusten ditu.
Honek, azken teknologien erabilerarekin eta gure esperientzia eta bikaintasun tradizioarekin batera, ospe ukaezina eman digu gure bezeroen beharrak asetzeko orduan. Sektore zorrotzenetako bezeroak, hala nola petrolioa eta gasa, petrokimika, aeroespaziala eta itsasoa.

Aparteko forja, itxaropenak gainditzen dituena, ezinezkoa dirudiena ere egiteko gai dena. Guretzat inoiz ez delako nahikoa.
Gure DNAn dago. Forjaren tradiziotik jaio ginen, eta gure konpromisoak etorkizunerako marka egin du.

Erakundea

ULMA TALDEKO negozio bat gara.

Gehiago jakin

Balioak

Gure balioak eta gure osotasuna dira gure bide orria. Gure bezeroen konfiantza sostengatzen duten zutabeak dira.

Gehiago Jakin

Kokalekua

ULMA Forged Solutions-ek Oñatin du egoitza nagusia, Euskal Herrian, Espainiako iparraldean.

Gehiago jakin