Balioak

Gure izateko eta egiteko moduak balio batzuk osatzen ditu, zeintzuei esker bezeroek urtez urte gugan konfiantza izaten jarraitzen duten, eta horretaz erabat harro gaude.

ZAINDU ZURE BURUA, INGURUKOAK ZAINDUZ.

Pertsonak eta haien ongizatea zutabe garrantzitsuak dira ULMA Forja, S. Coop.-entzat Horregatik, autozainketaren, elkar zaintzaren, pertsonen arteko elkarrekiko laguntzaren erantzukizuna sustatzen dugu, elkartasunean, enpatian eta ongizate partekatuan oinarrituta.

BAKARRIK LAN EGINEZ AZKARRAGO JOATEN DA, BAINA ELKARREKIN LAN EGINEZ URRUNAGO IRISTEN DA.

Pertsona Talde bat gara eta hurbiltasuna eta errespetua dira gure arteko harremanaren oinarria. Elkarri laguntzen diogu, lankideen errealitate desberdinekin enpatia dugu, elkarrengan konfiantza dugu, eta guztien ongia zaintzen dugu, guztien garapena eta gogobetetzea aktiboki bilatut.

KONPROMISOA DA PROMESA BAT ERREALITATE BIHURTZEN DUENA.

Enpresaren Proiektuarekin (MBB) identifikatzen gara gutako bakoitza, eta proiektu horrekiko inplikazio aktiboa erakusten dugu, proiektuaren erronkak geure eginda. Besteekin partekatzen dugun proiektuarekin bat egiten dugu, eta gure onena ematen dugu proiektu hori lortzeko.

ESATEN DUDANA EGITEN DUT ETA EGITEN DUDANA ESATEN DUT.

Arduraz, zintzotasunez eta konpromisoz jokatzen dugu eta gure ekintzek eta erabakiek konfiantza sortzen dute. Gure promesak gardentasunez eta koherentziaz betetzen ditugu. Bikaintasunarekin dugun konpromisoa “ondo egindako lanaren” bidez islatzen da, kolektibo osoaren jarduera-printzipio gisa.

ZURE BEZEROA ZAINTZEN EZ BADUZU, ZURE KONPETENTZIAK ZAINDUKO DU.

Negozioetako bezeroak gure erabakien erdian dauden elementutzat jotzen ditugu, eta haiei beti balioa ematea bilatzen dugu, haiekin leialtasun harremanak lortzeko. Barruko eta kanpoko bezeroaren ahotsa ezagutzen eta entzuten dugu, eta haren beharrei erantzuten diegu, eta aurrea hartzen, haren itxaropenak asetzeko eta gainditzeko.

EZ GELDITU INOIZ, EZ KONFORMATU INOIZ, ONA HOBEA ETA ONENA BIKAINA IZAN ARTE.

Egunetik egunera hobeak izatea gustatzen zaigu, eta, horregatik, ikaskuntzan eta berrikuntzan zentratzen gara. Horrek esan nahi du etengabe neurtzen eta baloratzen dugula gure jarduera, emaitza bikainak lortzeko. Prest gaude gauzak egiteko modua aldatzeko, aldaketarekin hobeak izango garela uste badugu “Erreferenteek” nola egiten duten ikusten dugu.